hazihezi logo

DEBAGOIENEKO 1.ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak, Jai egun berezi bat antolatuko du urriaren 20an Eskoriatzan “HEZI eta HAZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean.

Debagoieneko hezkuntza publikoaren eskola komunitatea osatzen duten irakasle, ikasle eta gurasoek, Arrasate, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko eskola publikoari, babesa eta aitortza emateaz gain, eskola publikoa indartu eta bultzatu behar dela aldarrikatu nahi dute Jai honetan.

Hezkuntza publiko euskalduna lehenestea da euren erronka Nagusia, oinarri demokratikoak abiapuntu izanik, guztion artean eta guztion zerbitzura dagoena.

Bailarako herri eta auzoetan eraldaketa nabarmenak gertatzen ari dira azken urte hauetan: familia ereduak, jatorri ezberdineko biztanleria, kultur aniztasuna e.a. Egoera konplexua da dudarik gabe eta kontutan izanik gizartean gertatzen diren aldaketa guztiak eskolan isladatzen direla, ezinbestekoa da egoera berri honen aurrean Eskola Publikoaren erantzun egokia.

Aniztasunaren diskurso positiboa eraiki nahi dute, ekitatean eta inklusibitatean oinarritzen den Hezkuntza Sistema Publikoa nahi dugulako. Aniztasuna ez da arazoa, aniztasunari bizkarra ematea da arazoa +irakurri