Errenteriako KOLDO KIDE GURASO ELKARTETIK OLENTZERORI GUTUNA

Errenteriako Koldo Mitxelena eskolako KOLDO KIDE Giraso Elkarteak Olentzero eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Gasteizera honako gutuna bidali dute, ea beste Elkarte baten bat gehiago animatzen den kexak aurkeztea. Gutuna eskauratzeko sakatu hemen.

Olentzero maitea,

Aurten oso zintzoak izan gara, beno, bihurrikeriren bat edo beste ere egin dugu… .
Eskutitz berezi hau idazten dizugu gure hezkuntzari begira guztiz garrantzitsuak diren gauzatxo batzuk eskatzen (ez dugu opari hitza erabiltzen hezkuntza gure eskubidea delako):
1.- Gure irakaslea gaixotzen bada ordezkoa nahiko genuke lehenengo egunetik, horrela gure ikasketen martxa ez da hainbeste etengo.
2.- Ikastetxeetako irakasleak egonkortzea nahiko genuke,horrela, ez genuke urtero irakasle berrietara ohitu beharko.
3.- Gogoan dugu ze ondo geunden gure ikastetxeko liburutegian liburuzaina genuenean: liburu maileguak izaten genituen, liburuak irakurtzen zizkigun, eguerditan liburutegian goxo-goxo egoten ginen….Berriro liburuzaina edukitzea gustatuko litzaiguke, irakurketa oso garrantzitsua dela esaten dute denek!
4.- Ordenagailuak konpontzeko norbait ere beharko genuke,askotan ez dabiltza eta. Baina ez jarri lan horretan gure irakaslea, mesedez, bestela gurekin egoteko denbora gutxiago izango du eta iada badu lana gainezka!
5.- Gure ikaskide batzuk behar bereziak dituzte eta haientzat laguntza gehiago eskatzen dizugu.Ikaskide horiek ere ikasteko irrikaz daude eta horretarako behar duten laguntza guztia jartzea eskatzen dizugu.
6.- Gure ikasgeletara ikasturtean zehar ikaskide berriak iristen zaizkigu eta gu oso pozik jartzen gara baina askok ez dute ez euskararik ez gaztelerarik hitz egiten eta han ibiltzen gara gu eta gure irakaslea jo eta fuego lagundu nahian… Momentu horietan beste irakasle bat beharko genuke gure gelan, oso zaila bait da hizkuntza ezagutzen ez duen batentzat gelako martxa jarraitzea eta azken finean denon martxan du eragina.
7.- Eta azken eskaria,eta garrantzitsuena: gure agintariek Hezkuntza publikoa bultza dezatela, denontzat aukera berdinak bermatzen dituen hezkuntza bakarra da eta!
Gure bigarren etxea bezala sentitzen dugun gure ikastetxean gauzatxo hauek aldatzea lortuko bazenu, asko eskertuko genizuke.Aldaketa hauekin gu, gure familiak, gure irakasleak, denak hobeto sentituko ginateke.Denek hobeto lan egingo genuke, denek hobeto ikasiko genuke eta gure hezkuntza askoz hobea izango litzateke.
Ea eskatzen dugun guztia ekartzerik duzun.

Muxu potolo potolo bat gure partez!