2017-2018 GURASOENTZAKO FORMAZIO ESKAINTZA

Zer egin Teknologia Berrien erabilera itzelaren aurrean? Nola jarri arauak eta mugak? Nola jokatu anai-arrebarekin borroka egin dutenean?

Gurasook, aitek eta amek, garrantzi beteko eginkizuna dugu seme-alabei behar dituzten baliabideak emateko, behar den bezala hazi eta hezi daitezen, besteekin harreman onuragarri eta positiboak izan ditzaten eta arduratsuak izan daitezen.

Eskola ez da soilik haurrak hezi eta ikasten duten tokia; gurasoek ere baliatu dezakete espazio hori beren artean harremanak izateko, ikasteko, ezagutzak eta trebetasunak hartzeko, era horretan ikaragarri sendotuko dute-eta hezitzaile gisa duten eginkizuna. Familian lantzen dira aurreneko harreman afektiboak; etxean ikasten dira, beste inon baino lehen, gizartean biziz ahal izateko lehenengo arauak eta ohiturak.

Guraso zareten aldetik, zuen seme-alaben heziketan eta garapenean parte hartu eta lan konplexu horretan laguntzearren, BAIKARAk aukera eskaintzen dizue, zuen eskolan edo institutuan bertan, behar dituzuen ezagutzak eta trebetasunak hartzeko: esate baterako, komunikazio positiboa  lantzeko; edo ikasteko familian sortzen diren istiluak eta gatazkak nola saihestu eta, halakoak sortzen direnean, efikaziaz nola jokatu, bai seme-alaben heziketan eta horien garapeneko etapetan sortzen diren zailtasunak gainditzen ikasteko ere -horien behar afektiboak eta emozionalak aintzat hartu, arreta jarri eta erantzuna ematea, adibidez-

Gai horiek eta beste asko landuko ditugu, eta esperientziak partekatuz egingo dugu, modu praktikoan eta atseginean; horretarako, heziketa eta formakuntzarako talde zaildu eta eskarmentu handiko bat dugu, eta zuen eskura eta esanetara duzue, bai edozein zalantza argitzeko edo behar duzuen guztirako.

 

Hau da 2017-2018 ikasturte honetarako prestatu ditugun gurasoentzako jarduera eta gaien proposamena (*)

(*) 105€ saio bakoitza