“GARUNA, MINTZAIRA ETA DISLEXIA. ETA… NIRE UMEAK DESBERDIN IKASTEN BADU?

DISLEBI elkarteak –gurasoak, hezitzaileak eta beste profesional batzuk biltzen dituena dislexia nozitzen duten haurren problemei aurre egiteko– ekitaldi bat antolatu du izenburu honekin: “GARUNA, MINTZAIRA ETA DISLEXIA. ETA… NIRE UMEAK DESBERDIN IKASTEN BADU?”; eta, dislexiarekin lotuta, haur hauek eskolan pairatzen dituzten zailtasunak transmititzen saiatuko da.
Ekitaldia Tolosako Kultura Etxean egingo da (triangeluan), maiatzaren 19an, goizean, 10:00etatik 13:00ra bitartean.

Azaldu zaitezte!