Aseguru kontratuak

BAIKARA FEDERAZIOAk zenbait aseguru modalitate eskuratzeko aukera eskaintzen die IGEei:

  • GIZARTE ERANTZUKIZUNEKO ASEGURU

Bazkide kuota ordainduta, IGE guztiek gizarte erantzukizuneko aseguru bat eskuratzen dute, IGEaren beraren jarduerak, Zuzendaritza Batzordeko kideen jarduerak eta hark eskuordetutako pertsonenak estaltzeko.

* Aseguruak zer ezaugarri eta estaldura dituen jakiteko, sakatu hemen

 

  • ISTRIPUEN BORONDATEZKO ESKOLA ASEGURUA, IKASLEENTZAT

BAIKARAk kontratatzen  duen borondatezko aseguru bat da, eta ikasle guztiei eskaintzen zaie. 2014-2015 ikasturterako, ikasleko 13,00 €-ko prezioa du.

MUTUA GENERAL DE SEGUROS aseguru etxearena da aseguru horren poliza, eta IKASLARINek ematen du osasun asistentzia. Jarduera protokoloa nahitaez bete beharrekoa da.

* Aseguru honek zer ezaugarri eta estaldura dituen jakiteko, sakatu hemen

 

  • BOLUNTARIOENTAKO ASEGURUA

Boluntarioekin (gurasoak nahiz ikastetxetik kanpoko kideak) IGEarekiko lankidetza jardueraren bat egitea hitzartuz gero, nahitaezkoa da istripu eta gizarte erantzukizuneko asegurua kontratatzea. BAIKARAk boluntarioentzako aseguru bat eskaintzen du, gizarte erantzukizuna eta istripuak estaltzeko; aseguru horren urteko prezioa boluntarioko 8 eurokoa da.

* *Aseguru honek zer ezaugarri eta estaldura dituen jakiteko, sakatu : (Gizarte Erantzukizuna)  /  (Istripuak)

 

Utzi iruzkina