Elkarteen Erregistroko izapideak

IGE guztiak daude Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan legeak agintzen duen moduan erregistratuta, eta dagokien erregistro ofizialeko zenbakia dute. Gipuzkoan, erregistroaren egoitza Donostian dago, Intxaurrondo kaleko 70. zenbakian. Erregistroan izena emanda egoteak betebehar administratibo batzuk betetzera behartzen ditu IGEak, hala nola, akta, bazkide eta kontu liburuak izatea; Erregistroan jakinaraztea Zuzendaritza Batzordearen aldaketak, estatutuak eguneratuta edukitzea, etab.

Izapide administratibo horiek errazteko, BAIKARA FEDERAZIOAk IGEei aukera ematen die izapideak egiteko beharrezko dokumentuak betetzeko eta Federazioaren esku uzteko, Federazioak berak aurkez ditzan Elkarteen Erregistroan; nahi izanez gero, Federazioa arduratzen da, halaber, izapideak amaitutakoan dokumentuak jasotzeaz eta dagozkion IGEari helarazteaz, posta arruntez nahiz formatu digitalean.

Zerbitzu honen arduraduna: Imanol Zubizarreta (e-maila: imanol@baikara.eus  / telefonoa: 605 707 715)

Erregistroan izapidetu behar izaten diren dokumentu ohikoenak Zuzendaritza Batzordearen aldaketak jakinarazteari buruzkoak izaten dira. Dokumentu horiek deskargatzeko, sakatu :  Zuzendaritza Batzordeko aldaketa    /  Zinpeko aitorpena (aldaketea garaiz ez egiteagatik)

Leave a Comment