Zerga betebeharrak betetzeko zerga ordezkaritza

IGEak, irabazi asmorik gabeko elkarteak izan arren, behartuta daude urtero Elkarteen Zergaren aitorpena egitera; behartuta daude, halaber, beren mugimendu ekonomikoen arabera, beste aitorpen batzuk egitera ere, hala nola hirugarrenen ordainketen edo profesionalen PFEZ atxikipenen aitorpenaren 347 eredua. Tradizioz, IGE gehienek ez zuten betebehar hori betetzen, baina horrek ez zekarkien beren ohiko jarduerarako inolako eragin edo ondoriorik. Diru-laguntza publikoak emateko araua aldatu zelarik, ordea, gero eta ohikoagoa da erakunde publikoek zerga betebeharrak egunratuta izateko egiaztagiria eskatzea laguntzak emateko baldintza modura. Eta, jakina, IGEek ez zutenez zerga aitorpen horiek egiteko ohiturarik, haietako asko zailtasunak izaten ari dira diru-laguntza publikoak eskuratzeko, orain arte ez bezala. Hori dela eta, Federazioa aholkularitza ematen ari zaie IGEei, egin beharreko izapide guztiak eginda aitorpenak aurkezteko Gipuzkoako Foru Ogasunean.

Gainera, 2008az geroztik, modu telematikoan baino ezin aurkez daiteke aitorpen hori, eta, horretarako, gako elektronikoa eskatu behar da Foru Ogasunean. Hori dela eta, IGEentzat zaila izan daitekeenez gako elektronikoa eskuratu eta erabili behar izatea, 2010-2011 ikasturtetik aurrera BAIKARA FEDERAZIOAk bere bazkide diren IGEei gomendatzen die IGEearen borondatezko zerga ordezkaritza Federazioaren esku uzteko izapideak egitea (001 eredu). Horrela, zerga ordezkaritza izapidetutakoan, IGEak kezka bakarra izango du, balantzearen datu ekonomikoak BAIKARAri ematea, alegia, Federazioa arduratuko baita egin beharreko aitorpena Foru Ogasunean aurkezteaz.

Datu gisa, aipatzekoa da 2013-2104 ikasturtearen amaieran 56 IGEk egin dituztela zerga ordezkaritzarako izapideak.

Zerbitzu honen arduraduna: Imanol Zubizarreta (e-maila: imanol@baikara.eus  / telefonoa: 605 707 715)

Leave a Comment