Eskualdeko bilerak

IGEekin ahalik eta harremanik zuzenena izatearren, eta haiei beren iritzi eta proposamenak bideratzeko gune bat eskaintzearren, BAIKARA FEDERAZIOAk eskualdeko hiru bilera antolatzen ditu ikasturtean zehar; irailean, urtarrilean eta maiatzean izaten dira, oro har. Bilera horietan, hezkuntzari buruzko azken berriak ematen dira, eta IGEen interesekoak izan daitezkeen gaiak aztertzen dira. Era berean, eskualde bereko IGEen arteko trukerako eta topaketarako gunea ere izaten dira. IGEei bileretan parte hartzeko erraztasuna emate aldera, Gipuzkoako bederatzi herritan antolatzen dira eskualdeko bilerak: Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun, Lasarte, Ordizia eta Zarautz.

Eskualdeko azken bileretan landutako gaiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Leave a Comment