Eskola inklusiboari buruzko mahai ingurua alderdi politikoekin

eskola inklusiboaMaiatzaren 11n, arratsaldeko 6.00retan, Gasteizko Villa Suso Jauregian eskola inklusiboari buruzko mahai ingurua ospatuko dugu alderdi politikoen ordezkariekin. “Hezkuntza-sistema inklusiboa lortzeko proposamenak” dokumentuan proposatutakoaren ildotik gure hezkuntza sistema solidarioa, bidezkoa eta inklusiboa izan dadin zer egingo duten galdetuko diegu.