ESTIVILL METODOAREN SEME-ALABEN BILA

EHU-UPVko psikologia irakasle bat, haurrak lo egiteko Estivill Metodoa izandako eraginaren inguruan burutzen ari den ikerketan laguntzea eskatu digute.

Guraso askorentzat, “lo egitearen” gaia zenbaitetan gogorra da eta BAIKARAk dinamizatutako Guraso Eskoletan parte hartzen duzuenen artean, errepikatzen den gaia izaten da. Honetaz gain, Metodo honek izan ditzakeen eragin psikologikoengatik, behin baino gehiagotan, hau bera zalantzan jarri izan dugu.

Hemen, Ikerketa Taldeak hurbildu digun bideoa izango duzue eta Estivill Metodoa aplikatu baduzue edota zuen haurtzaroan hau bera zuekin erabili izan bazuten eta ikerketan parte hartu nahi baduzue, hemen aurkituko duzue bete beharreko galdeketak.